Iñigo Martínez: “es responsabilidad de las compañías asumir las facturas de quienes no pueden pagarlas porque se trata de un bien básico”

Iñigo Martínez: “es responsabilidad de las compañías asumir las facturas de quienes no pueden pagarlas porque se trata de un bien básico”
Eusko Legebiltzarrak argi berdea eman dio Elkarrekin Podemosen proposamenari, zeinaren bidez Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio araudi bat landu dezala oinarrizko bizi-hornidurak bermatzeko, hala nola energia elektrikoa. Koalizioak pozik hartu du bere proposamaren inguruan izan den adostasuna. Kataluniako Parlamentuak 2015ean berretsitakoaren antzeko mekanismoa biltzen duen proposamenaren inguruan, hain zuzen ere.
 
Elkarrekin Podemosen legebiltzarkide eta Ezker Anitzako kide den Iñigo Martinezek bere mintzaldian defendatu duenez, “estatuko legediak etxeetan energia-mozketak egitea debekatzen ez badu ere, euskal erakundeek politika espezifiko bat abiarazi behar dute energia-pobreziari aurre egiteko”.
 
Era berean, Garoñako zentral nuklearra berriz irekitzeko aukera aztertu da gaurko osoko bilkuran. Talde guztiek, PPk izan ezik, testu bat adostu dute zentrala behin betiko izteko eta desegiteko eskatuz.
 
Akordioa babestu badu ere, Elkarrekin Podemosen legebiltzarkide eta Equoren ordezkari den José Ramón Becerrak dei egin die “ate birakariak erabiltzen dituzten alderdiei, behingoagatik hori herritarren alde egin dezaten”. Ildo horretan, azpimarratu duenez, “Madrilekin hitz egiteaz gain, konpainia elektrikoekin ere hitz egin behar da, eta zentrala berriz irekitzeko eskaera atzera bota dezatela eskatu”. Becerrak ideia hori areagotu du: “konpainia jabeek pauso bat atzera egingo dutela garbi ikusten ez dugunez, eta gobernu zentrala eta Eusko Jaurlaritza Garoña izteko benetan inplikatzen ez direnez, prozesu horren buru izan dadila erreklamatzen dio Elkarrekin Podemosek Eusko Jaurlaritzari”. 
 
Ganberan aztertu den beste gaietako bat etxeko langileen lan-egoera izan da. Elkarrekin Podemosek kolektibo horren eskubideak bermatzeko egindako Legez besteko Proposamena aurrera atera da talde guztien babesarekin, talde popularrarenarekin izan ezik.
 
Koalizioaren izenean, batez ere emakumeak enplegatzen dituen sektore horren “agerikotasunik eza” salatu du Eukene Arana legebitzarkideak. Nabarmendu duenez, “langile horiek ez dute Eusko Jaurlaritzaren mendeko lan-ikuskapena gainditzen, pertsona enplegatzaileen intimitatea urratuko litzatekeela defendatzen duen argumentuarekin”.
 

Ganberaren gehiengoak lortutako akordioak “ebaluazio erreal” bat martxan jartzeko eskatzen dio gobernuari, beste zenbait jarduni ekin aurretik, “lan-kolektibo prekarizatuenetako batentzako lan-baldintza duinak ezartzeko”.

PCE-EPK

Entradas relacionadas

Read also x