Euskararen egunean: gure hizkuntza denontzat irisgarri izatea aldarrikatu behar dugu.

Euskararen egunean: gure hizkuntza denontzat irisgarri izatea aldarrikatu behar dugu.

Euskararen aldeko nazioarteko egun honetan, euskararen ikaskuntzaren doakotasuna aldarrikatzera gatoz, hain zuzen ere euskara ikasteko muga guztiak ezabatu behar ditugulako, herritarren errenta maila oztopo izan ez dadin gure hizkuntza ikasteko, euskaltegi batean izen emateko arrazoia titulu bat eskuratzea baino gehiago izan dadin, eta oraindik euskara ez dakitenek beren eguneroko bizitza arruntean erabiltzeko ikas dezaten. Izan ere, Euskadiko biztanleek euskara ez ikasteko adierazten dituzten arrazoien artean baliabide ekonomiko nahikorik eza nagusitzen da.

Jende askorentzat ezinezkoa da euskaltegiko ikastaroa ordaintzea eta, gainera, kasu askotan ezin dute izena eman eskaintzen diren ikastaroetan, ezinezkoa zaielako beren egoera pertsonala eskaintzara egokitzea.

Bada garaia muga horiek guztiak ezabatzeko, hizkuntz-eskakizunak egungo errealitatera egokitzeko, euskaltegietako eskaintza askotariko helburuetara moldatzeko (azterketak gainditzeaz haratago, euskara ulertu eta maila xumean erabili nahi dutenentzat), egungo makro-azterketen sistematik ebaluazio jarraituko sistemara igarotzeko, eta egungo HABEren zein udalen diru-laguntzetatik matrikulazioaren doakotasunera igarotzeko.

Egin dezagun jauzia, euskararen ezagutza ziurtatzeko derrigortasun soiletik, euskara ikasteko eta jakiteko eskubide unibertsalera.
Derrigortasunetik eskubide unibertsalera!


En este día internacional a favor del euskera, reivindicamos la gratuidad del aprendizaje del euskera, precisamente porque tenemos que eliminar todas las barreras para aprender euskera, para que el nivel de renta de las y los ciudadanos no sea un obstáculo para aprender nuestra lengua, para que la razón de inscribirse en un euskaltegi sea algo más que la adquisición de un título, y para que los que todavía no saben euskera aprendan a utilizarlo en su vida cotidiana.

De hecho, entre las razones que esgrime la población de Euskadi para no aprender euskera predomina la falta de recursos económicos suficientes. Para algunas familias, pagar el curso del euskaltegi es imposible y, además, en muchos casos no pueden inscribirse en los cursos que se ofertan porque les resulta imposible adaptar su situación personal a la oferta.

Es hora de eliminar todas estas limitaciones, adecuar los perfiles lingüísticos a la realidad actual, adecuar la oferta de los euskaltegis a los diversos objetivos (más allá de la superación de exámenes, para quienes quieran entender y utilizar el euskera en un nivel sencillo), pasar del actual sistema de macro-exámenes al sistema de evaluación continua, y pasar de las actuales subvenciones tanto de HABE como de los Ayuntamientos a la gratuidad en la matriculación.

¡Demos el salto, desde la mera obligatoriedad de asegurar el conocimiento del euskera, al derecho universal a aprender y saber euskera!

¡De la obligatoriedad al derecho universal!

Admin

Entradas relacionadas

Read also x